Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Urriak 13

Nafarroako Parlamentuak bere jarrera zehazten du Osasunako jokalari baten aurkako jokabide sexista dela-eta

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko urriaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere jarrera zehazten baitu Osasunako jokalari baten aurkako jokabide sexista dela-eta. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Karolina Sarasuak gertakariak salatzean izandako jokabide ausartaren alde agertu diren ahots guztiekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Osasunako jokalariak pairatutako irain eta mehatxuak arbuiatzen ditu.

 

3. Nafarroako Parlamentuak emakume kirolariei eskertu egin nahi die belaunaldi gazteenei ematen dieten etsenplua, eta kirolean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa azpimarratzen du”.