Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Azaroak 2

2021eko azaroaren 2ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko AZAROAREN 2a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –asteartea, azaroak 2–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Zuzenketak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.  

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroaren mugaz gaindiko politikei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren idazkia, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek osasun-txartela eskuratzeari buruz eta haiei osasun-laguntza fakturatzeko prozedurari buruz informatze aldera Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak egin beharreko agerraldi-eskaria dela-eta.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, udalen finantzaketa-eredu berriari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Banda Zabalaren Behatokiari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, biztanleria aktiboaren 2021eko hirugarren hilekoari buruzko inkestako datuak ikusita Nafarroan enplegua zertan den informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mugimendu Panafrikanistaren ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkurak xede zuen egiten duten lanaz eta Nafarroan aurten egin nahi duten biltzarraz informatzea. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Fibrosi Kistikoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana, dauzkaten beharrizanak eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Navarra Sumako Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Navarjota elkartearen ordezkariekin, Nafarroako Jota kultur intereseko ondasun deklaratu ostean egiten ari diren proiektua aurkez dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Mugak Zabalduz Karabanaren Nafarroako Taldearen, Somos Red elkartearen eta Atlas elkartearen ordezkariekin, Kanariar Uharteetara heltzen diren migratzaileen egoerari buruz eta migrazio politikek mugaldeetan nahiz hemen Nafarroan dauzkaten ondorioei buruz informa dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Emakumeen kontrako indarkeria kasuetan jarduteko Foruzaingoaren zerbitzu kartari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Udalen finantzaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Delta Plus aldagai berriaren detekzioari eta kutsatzeen prebentzioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Osasun etxeetako laguntza psikologikoari eta PsicAP programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du. (

- Beriaingo eskola publikoari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Ez da onetsi honako espediente-zenbakiko galderak berrestea, jada erantzuna eman zaiela ulertzen baita: 10-21/PES-00262, 10-21/PES-00263, 10-21/PES-00264, 10-21/PES-00265, 10-21/PES-00266, 10-21/PES-00267, 10-21/PES-00268, 10-21/PES-00269, 10-21/PES-00270, 10-21/PES-00271, 10-21/PES-00272, 10-21/PES-00273, 10-21/PES-00274, 10-21/PES-00275, 10-21/PES-00276, 10-21/PES-00277, 10-21/PES-00278, 10-21/PES-00279, 10-21/PES-00280, 10-21/PES-00281, 10-21/PES-00282 eta 10-21/PES-00283. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Atzerritartasun arloko arreta eta aholkularitza guneetan egin daitezkeen zuzemenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Atzerritartasun arloko arreta eta aholkularitza Zerbitzuaren ordutegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Atzerritartasun arloko arreta eta aholkularitza guneetako itxarote-zerrendei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Atzerritartasun arloko arreta eta aholkularitza guneetako baliabide materialei eta giza baliabideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Atzerritartasun arloko arreta eta aholkularitza guneetan batez beste itxaron beharreko denborari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lekarozko "Baztan" Gazteen Aterpetxeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Garraio-txartel bakarrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray.

- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea Lurralde-lankidetzako Europako Taldearen ekimenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2021eko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Alfonso Antoñanzas Arangurenen hautagaitza, PSNk aurkeztua, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseilurako aukeratu behar duen kide izateko. Hautaketa azaroaren 11ko Osoko Bilkuran eginen da.

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen 13. artikuluari jarraiki, Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzorderako Nafarroako Parlamentuak hautatu beharreko lau kideen hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 26ra arte luzatzea erabaki du gaur Parlamentuko Mahaiak, Eledunen Batzarra entzun ondoren.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak jasotzat eman ditu “2020ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako proiektuen justifikazio-txostenak.