Pleno del 2022.eko Urtarrilak 20

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
99
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 20 urtarrila, 2022 - 09:15

1. Foru Lege proposamena, zenbait fundazioren zuzendaritza organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea aldatzen duena. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PRO-00015

2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko zuzemenak egin ditzan Gobernu zentralaren aitzinean, Nafarroako erakundeen esku gera dadin parke eoliko edo fotovoltaikoak paratzeko ekimen guztien gaineko erabakimena. (Asiain Torres, Mikel - Geroa Bai) 10-21/MOC-00155

3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eSports Plan Estrategiko bat diseina dezan eta industria hori Nafarroako Foru Komunitatean garatu dezan. (Bonilla Zafra, Alberto) 10-21/MOC-00175

4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekonomia eta Gizarte Kontseiluarekin batera lan egin dezan, plan urgente bat prestatzeko, familiei gizarte- eta lan-estaldura eman ahalko dieten neurriak jasoko dituena, covidagatik bakartuta dauden adingabeen eta/edo mendeko pertsonen zaintza-lanei ekin ahal izateko (Perales Hurtado, Patricia) 10-21/MOC-00178

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako makroustiategiak paratzea eragotz dezan. (Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-22/MOC-00002

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio Lan-erreformarako, enpleguan egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege-dekretuari. (Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-22/MOC-00003

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak politikoki gaitzesten ditu Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilaria eta Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentuan egindako lanagatik (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-22/MOC-00004