Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Abenduak 9
Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez
38 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.119. biktima da honakoa
Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Valentzian eraildako 30 urteko emakumea izan da azkena.
38 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.119. biktima da honakoa.