Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Abenduak 9

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzionala eginen du Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan

Nafarroako Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat ospatuko du ostiral honetan, abenduak 10, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute.

 

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona (10:00etan Osoko bilkuren aretoan). Jarraian Blanca Frailek eta Begoña Cestauk hartuko dute hitza, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin den manifestua euskaraz eta gazteleraz irakurriz.

 

Ondoren, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak irakurriko dituzte.