Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Abenduak 15

Unai Hualde Antonio Antoñanzasekin –Nafarroako Parlamentuaren ordezkaria NUPeko Gizarte Kontseiluan– bilduko da ostegun honetan

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde NUPeko Gizarte Kontseiluko kide Antonio Antoñanzasekin biltzekoa da ostegun honetan, hilaren 16an. Antoñanzas Nafarroako Parlamentuak hautatu zuen azaroaren 11n, Esteban Morrasek utzitako lekua betetzeko.

 

Bilera 10:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.

 

Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatean parte hartzeko kide anitzeko organoa da, eta Nafarroako erakundeen, gizartearen eta Unibertsitate Publikoaren arteko harremanetarako elementua izan behar du.