Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 10

2022ko urtarrilaren 10eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URTARRILAREN 10a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 10–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa premiatzen da DBH-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako "Balio Zibikozko eta Etikozko Hezkuntza"ren eta "Geografia eta Historia"ren irakasgaietan sar ditzan gure herriko oroimen historiko eta demokratikoari buruzko hezkuntza-edukiak. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere jarrera azal dezan eta Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen interesak defenda ditzan, neurriak hartuz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekonomia eta Gizarte Kontseiluarekin batera lan egin dezan, plan urgente bat prestatzeko, familiei gizarte- eta lan-estaldura eman ahalko dieten neurriak jasoko dituena, covidagatik bakartuta dauden adingabeen eta/edo mendeko pertsonen zaintza-lanei ekin ahal izateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak agerraldia egiteko eskaeraren erretiratzea. Agerraldia zen azal zitzan Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren proiektuko aldaketa nagusiak, eta Nafarroako unibertsitate-sisteman nolako eragina izanen zuten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari buruz, haren bidez Hezkuntza Departamentua kondenatzen baita eskola-garraioko enpresei kalteak ordaintzera, COVID-19aren konfinamenduko hilabeteetan, 2020ko martxotik ekainera bitarte, bertan behera utzitako zerbitzuengatik. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoari buruzko 2019ko txostenaren konklusioak azal ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- 2021eko abenduaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Frigoríficos Falcón, SAk sustatutako inbertsio-proiektua, Tuteran egitekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- 2021eko abenduaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Hydro Extrusion Spain, SAUk Irurtzunen sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- 2021eko abenduaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Navarpienso, SLk Tafallan sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko Manuel Martín Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Helmugetako Jasangarritasun Turistikoari buruzko 2021eko Lurralde Planari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betetze aldera bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz eta planaren exekuzio globalerako duen koordinazio-eginkizunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, informa dezan zer dela-eta ez duen bere departamentuarentzako ekintza bat bera ere jaso 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informa dezan 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan xedatua betez bere departamentuak egin dituen ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, informa dezan zer eduki eta ondorio duen Nafarroako Kontseiluak emandako 41/2021 Irizpenak, zeinak jorratzen baitu kontsulta bat, galdetzen zuena ordenamendu juridikoaren araberakoa ote den maiatzaren 6ko 45E/2021 Foru Agindua, parke eolikoei buruzko maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritako epea luzatzen duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Egoitzetako langileen ordezkaritza batek eta sindikatuen ordezkaritza batek informa dezaten egoitzen hitzarmenaren negoziazioei buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lantxotegi elkartera, 14 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileei harrera, akonpainamendua eta prestakuntza emateko Ahlan Bek programa ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko abenduaren 20ko erabakia, zeinaren bidez ekainaren 30era arte luzatzen baita Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Onetsi den araubide berriaren argitan bikote egonkorrak udaletxeetan formalizatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen zorpetze-mailari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Erripagaña auzoaren etorkizunerako ereduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Ebro ibaiaren tratamendu integralari ekiteko plan, neurri eta jarduketei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Hartzaile guztiei Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzea bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa, foruzain-lanpostuak betetzeari eta haien prestakuntzari dagokienez. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gazteria Batzordeak duen Emantzipazioaren Behatokiak nafar gazteen emantzipazioaren gainean jasotako azken datuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- EH Bildu koalizioarekiko legegintzaldi-bukaerara arteko akordioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak onetsitako 2021erako Araugintza Plana betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautuko duen foru dekretu berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen eraikuntza-proiektua amaitu eta aurkezteko datari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan COVID-19aren pandemiari aurre egiten ari zaizkion langileendako jarraibideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Alderdi Popularraren 2012ko lan-erreforma indargabetu beharra aldezteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko 2021eko enplegu-datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Hitzarmen Ekonomikoa aldatzeko negoziazioei heltzeko abiaburuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- 2021aren amaieran Nafarroa urperatu duten uholde historikoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak 2022. urteari begira dituen erronkei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00016). Urtarrilaren 13ko Osoko Bilkura. Gobernuko Lehendakaria.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Gizarte Zerbitzuen 2019-2023 Plan Estrategikoari eta 2021erako plangintzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- 2019-2023 aldirako Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoarekin zerikusia duten azpiegituren 2021erako plangintzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Joan den 2021eko abenduaren 22ko lehendakari-biltzarrean Nafarroak izandako jarrerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Datu ofizialetan autodiagnostiko-probak COVID-19aren kutsatze gisa jakinarazteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren autodiagnostiko-proben emaitza positiboen jakinarazpenean Datuen Babeserako Legea urratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Europako funtsen kudeaketarako eratutako batzorde delegatuaren bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Europako funtsen kudeaketarako eratutako konferentzia ekonomiko enpresarialaren bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Estatuak Europako funtsen banaketan Nafarroari orain arte esleitutako 204 milioi euroen xehakapenari buruzkoa, departamentuen eta proiektuen arabera. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan Europako funtsen kudeaketari begira egindako interes-adierazpenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Departamentuak migratzaileen artean gaztelania edo euskara ikasteko 2021ean zehar abian jarri dituen programei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- N-121-A errepidea Endarlatsa eta Irun artean hobetzeko lanen ezaugarriak eta jabetza-, erabilera- eta titulartasun-baldintzak ezartzeko Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenean jasotako Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heldu diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege-dekretuaren xedapen gehigarri bakarra betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Gobernu Irekiaren Atarian Europako funtsen kudeaketari buruz informatzeko gune bat irekitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako I. Elkarbizitza Plan Estrategikoa. Eta Nafarroako Gobernuak Plan hori dela-eta Nafarroako Parlamentuak bere jarrera azal dezan eskatzeari buruz, ebatzi da ezen Legebiltzarraren jarrera Batzordean zehaztuko dela, Erregelamenduko 202. artikuluari jarraituz. Beraz, lehenbiziko bilkura batean kontseilariak agerraldia egin eta taldeek beren jarrera adieraziko dute. Jarraian, epe bat irekiko da, erabaki-proposamenak aurkezteko. Proposamen horiek batzordearen bigarren bilkura batean eztabaidatu eta bozkatuko dira.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako toki-sektore publikoari buruzko 2019ko fiskalizazio-txostena, eta hura argitaratzeko agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluak emandako 41/2021 Irizpena, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emandako maiatzaren 6ko 45E/2021 Foru Agindua ordenamendu juridikoaren araberakoa izatearen gainekoa. Agindu horren bidez luzatu egiten da parke eolikoei buruzko maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritako epea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñerriko hiri-garraioaren IX. Plana (2022).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko abenduaren 29koa, 2022rako Urteko Araugintza Plana onesten duena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onartu egin du  "Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan!" kanpaina Nafarroako Parlamentuan egitea, Sociedad Pública de Gestión Ambiental de Navarra SA (GAN-NIK) sozietateak hala eskatuta. Atalondoan paratuko da, urtarrilaren 20an (ostegunez).

- Mahaiak onartu egin du Minbizia duten Haurren Elkarteari Remonte fundazioak dohaintza bat emateko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan egin dadila. Ekitaldia urtarrilaren 12an eginen da, asteazkena, 11:30ean.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bipil errefusatzen baitu erakunde politiko demokratikoei, haien egoitzei eta kideei zuzendutako indarkeriaren, larderiaren eta mehatxuen erabilera. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bipil errefusatzen du erakunde politiko demokratikoei, haien egoitzei eta kideei zuzendutako indarkeriaren, larderiaren eta mehatxuen erabilera; adierazten du "zero tolerantzia"ko konpromisoa duela pertsonek eta erakundeek politikan libreki jardutearen aurkako edozein erasoren aurrean; eta dei orokor bat egiten dio gizarteari, intolerantziaren eta bestelako pentsamoldea dutenenganako indarkeriaren aurkako fronte bateratua osa dezan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bipil arbuiatzen eta errefusatzen du Lizarrako herrian IUN-NEBen lokal baten aurka egin den erasoa, eta bere solidaritate eta aldekotasuna agertzen die herri horretako IUN-NEBen afiliatu eta zaleei".

 

- Eledunen Batzarrak bazter utzi du adierazpen instituzional baterako proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten baititu Alberto Garzón ministroaren adierazpenak, kalte konponezina egiten diotelako Nafarroak eta abeltzaintzaren eta okelaren sektoreak kanpoan duten irudiari. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten ditu Alberto Garzón ministroaren adierazpenak, kalte konponezina egiten diotelako Nafarroak eta abeltzaintzaren eta okelaren sektoreak kanpoan duten irudiari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Garzón ministroaren dimisioa edo hura kargutik kentzea.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ofizialki jakinaraziko die adierazpen hau Espainiako Gobernuari eta Diputatuen Kongresuan ordezkatuta dauden talde parlamentarioei".