Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urtarrilak 11
Remonte Euskal Jai Berri fundazioak Adanori dohaintza bat emateko ekitaldia ospatuko da asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan
Remonte Euskal Jai Berri fundazioak Adano Nafarroako Haur Minbizidunen Elkarteari dohaintza bat emateko ekitaldia ospatuko da Nafarroako Parlamentuan asteazken honetan, urtarrilaren 12an.
Inma Jurío Nafarroako Parlamentuko lehendakariordea izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona (11:30etan atalondoan). Jarraian Alfredo Arruiz eta Jaime Aguirre, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioko lehendakari eta zuzendari kudeatzaileak, hurrenez hurren, hartuko dute hitza. Ondoren, Adanoko lehendakari ohi Merche Almiñanak hitz eginen du, eta Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilariak amaiera emanen dio ekitaldiari.