Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urtarrilak 11

Parlamentuak elkarretaratzea egin du azken egunetan jazotako erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, abenduaren 25 eta 30ean jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte biktimak. Abenduaren 25ean Alicanten eraildako 25 urteko emakume bat eta abenduaren 30ean Madrilen eraildako 3 urteko haur bat dira biktimak.

 

43 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.125. biktima da honakoa.

 

Genero indarkeriagatik eraildako adingabeak 7 izan dira 2021 urtean, 46 2013tik hona.