Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 24

2022ko urtarrilaren 24ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URTARRILAREN 17a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 24–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzekoa. Gehiengo osoko foru legea. Prozedura arrunta.

- Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituena. Prozedura arrunta.

- Toki Inbertsioen Plana arautzen duena. Prozedura arrunta.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestu eta ordainerrazen parke bat sustatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: “Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusia premiatzen da Izadi Gutierrez Lizarraga adingabearen eskubideak ondoen babestuko dituen eta bere gurasoekin nahiz familia-ingurunearekin harremana manten dezan ahalbidetuko duten neurriak har ditzan, horretarako bere gurasoak etxetik hurbileko espetxeetara ekarrita”. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gobernuaren beraren eta haren erakunde autonomoetako egoitza elektronikoko edukiak, tramitazioak zein bestelako jarduerak euskaraz egin ahal izanen direla berma dezan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako zirkuituaren 2014tik 2019ra bitarteko errentamenduari buruzko txostena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa osatzen duten enpresa publikoetan aldi baterako lan-kontratuak lan-kontratu mugagabe bihurtzeari, kontratu horietako hautapen-prozedurak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen araberakoak izateari eta ezarritako kontratazio-prozedurei buruzko txosteneko ondorioak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, bere departamentuak Next Generation funts europarretarako aurkeztu dituen proiektuei buruz informa dezan –“Next Generation, una visión para Navarra” dokumentuan jasota daude–, bai eta horietako bakoitza zertan den ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena eta Migrazio Politiketako zuzendari nagusiarena, Nafarroan 2021ean egindako hitzordu-tranpak direla-eta bere departamentua egiten ari den kontrolari eta jarraipenari informa dezaten eta auzi horri ekiteko eta jokabide hori murrizteko zer egiten ari diren azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Next Generation funtsak direla-eta Nafarroan zer egiten ari den azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako osasun etxeetako zuzendarien ordezkariekin, Oinarrizko Osasun Laguntza zertan den azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafar idazleen Elkartearen ordezkariekin, kultur arloan egiten duten lana eta bizi duten egoera, beharrizanak eta eskariak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Osasuneko Mahai Sektorialeko sindikatuen ordezkariekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta haren plantillak dauzkaten arazoak nola ikusten dituzten azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Fronte Polisarioaren Nafarroako ordezkaritzarekin, Mendebaldeko Saharako errefuxiatu-kanpalekuen egoera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Foru Komunitateak Frankfurt-eko liburu azokan parte hartzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroan –eta zehazki Erriberan– airearen kalitate optimoa bermatzeko plan bat abian jartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Jotaren Egunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Foru erkidegoak FITUR 2022 azokan izandako parte-hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Erlijioaren ikasgaiari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Navarra Music Comission abian jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Jendeak autobiak gogoz kontra ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ekitaldi publikoen informazio-agendan iragan irailaren 7an Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroarekin egindako bilerari buruzko informaziorik ez emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzari buruzko Ekintza Planean epe laburrera aurreikusitako neurriei esker lortutako helburuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako ubidean eguzki plakak paratzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Iruña-Noaingo aireportuko segurtasun-sistemako akatsei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00034). Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea.

- AP-15ean joan-etorria 24 ordu baino lehenago egiten diren bidaien finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan deitutako oposizioetan eta oposizio-lehiaketetan –Hezkuntzakoak eta O-NOZekoak barne– euskara baldintza izan den lanpostuen portzentajeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako ikasle guztiek euskaraz gutxienezko maila bat lortu behar izateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak zer neurri hartuko dituen eduki arrazistako adierazpenak egin daitezen ekiditeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Galdera, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretua aldatzen duen foru dekretuaren proiektuari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 2019tik 2025era bitarteko Desgaitasun Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Foru erkidegoaren errealitate historiko eta instituzionala desitxuratzen duten euskarazko testuliburuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Corellako Arrese Museoaren ondoko eraikinari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar Navarra SL merkataritza-enpresei irekitako zehapen-espedienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (ABEN) Euroeskualdearen erregelamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Euroeskualdearen txandakako lehendakaritzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Despopulazioaren aurka borrokatzera bideratutako gastu arrunteko neurriak har ditzaten Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzen 2021eko deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernua beken eskumena Nafarroaren esku utz dezan premiatzen duen mozioa betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute  "Nafarroako Zirkuituaren errentamendua (2014-2019)" fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa hautatzeko prozedura abiarazteko eskaria. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Arartekoa hautatzeko arauak onetsi dira. Horiei jarraikiz, hautagaiak aurkezteko epea ireki da, otsailaren 3ko 17:30era bitarte.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egin dadin Mediterraneoan bizia arriskuan jartzea-errefuxiatuen Greziako kanpalekuak-Nafarroara iristea izeneko jardunaldia. Heldu den ostegunean izanen da, urriak 27, 19:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi du heldu den ostegunean, urtarrilak 27, Holokaustoaz Oroitzeko Europako Eguna ospatzeko proposamena.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan jartzea Fibrosi kistikoaren autozaintzak. Alda daitekeen istorio amaigabea izeneko erakusketa. Erakusketa urtarrilaren 31n, 12:00etan, inauguratuko da eta jendaurrean egonen da otsailaren 4ra arte.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen baitu Estatu subirano bati eginiko mehatxu edo eraso oro, bai eta espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Beltzera eta Bulgariara NATOren esparruan. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau azaltzen du:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere kezka sakona adierazten du AEBren eta Errusiaren arteko gerra-tentsioaren areagotzea dela-eta, Ukrainaren egoera medio.

 

2. Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen du Estatu subirano bati eginiko mehatxu edo eraso oro, bai eta espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Beltzera eta Bulgariara NATOren esparruan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Antsoainen erasotutako emakumeari. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Antsoaingo Udalak onetsitako adierazpen instituzionala:

 

1. Elkartasuna eta babesa helarazten diogu erasoa jasan duen emakumeari. Pertson guztion gozamenerako dira kalea, gaua eta eguna, eta emakumeek beldurrik gabe okupatzeko eta segurtasunez nahiz askatasunez bizitzeko eskubidea dute.

 

2. Sexu-eraso honen eta, oro har, gure gizartean gertatzen den edozein motatako eraso, indarkeria edo jarrera sexistaren aurkako gaitzespena berresten dugu. Horregatik, berdintasun politikak bultzatuz, konpromisoa hartzen dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta ingurune guztietan emakumeen askatasuna erabat gauzatzen dela berma dadin lanean jarraitzeko.

 

3. Herritarrei emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean axolagabe ez jokatzeko eskatzen diegu, 0 tolerantzia izateko eta inpunitatea ez ametitzeko, indarkeria matxista gaitzetsiz eta indarkeria matxistetatik bizirik atera diren emakumeak babestuz”.