Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 3

Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du minbizia duten pertsonen premiazko zenbait beharrizan aintzat har ditzan

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 3an

1.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da umetokiaren lepoko minbiziaren detekzio goiztiarreko populazio-programa bat abiaraz dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio berreskura dezan bularreko minbiziaren eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarreko programetan azken bi urteetan izandako atzerapena, gehienez ere sei hilabeteko epean.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio tresnak eta baliabideak eskain ditzala Nafarroan minbizia dutenei arreta integratu eta integrala bermatzeko.

 

4.- Foru Gobernua premiatzen da, halaber, Nafarroan gaixo onkologikoendako arreta jarraitua ezar dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da minbizi hereditarioa duten pertsonei arreta emateko programa bat ezar dezan, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

6.- Halaber, ahalik eta azkarren zerbitzuen zorroa ezar dezan bermatze aldera minbizia dutenendako medikuntza pertsonalizatua abiarazten dela, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

7.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio zorro osagarrian sar ditzan tratamendu onkologikoaren ondoriozko aho-hortzetako arreta eta prestazioak, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

8.- Foru Gobernua bultzatzen da arautu dezan dieta eta egonaldirako prestazioen igoera, O-NOZeko profesionalek bidalita Osasun Sistema Nazionaleko ospitaletan kontsulta jaso eta ospitaleratu behar duten haur nafarren bi guraso edo seniderendako, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

9.- Halaber, zaintzaileari laguntza emateko programa bat prestatu eta abiaraz dezan, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

10.- Foru Gobernuari eskatzen zaio minbizia duten gaixoei arreta integratua emateko prozesuen ebaluazio integralerako sistema bat prestatu eta abiaraz dezan, gehienez sei hilabeteko epean.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2, 6, 7 eta 9. puntuak Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin onetsi dira. 

 

3, 4, 5, 8 eta 10. puntuak aho batez onetsi dira.