Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin eta aitortzen du emakumeak eta neskak zientziaren arloan duen eginkizun funtsezkoa
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio.
2. Nafarroako Parlamentuak bere aitortza agertzen dio hezkuntza-komunitateari genero-indarkeriaren aurkako borrokaren alde egiten duen lanagatik eta adierazten du beharrezkoa dela hezkidetzaren bidetik aurrera egiten jarraitzea, hori baita indarkeria matxistei aurrea hartzeko eta gizarte berdinzalea eraikitzeko tresna bakarra”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin. PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak zientziaren munduko genero-arrakalaren aurkako borrokan duen konpromisoa berresten du, batez ere STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) izenez ezagutzen direnetan.
3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du emakumeak eta neskak zientziaren arloan duen eginkizun funtsezkoa, 2030 agendako ezinbesteko aldaketaren eragilea baita, eta horregatik uste du erabat beharrezkoa dela alor horietan duten parte-hartzea sustatzea”.