Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 14

Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio

Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2022eko otsailaren 14an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio.  Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere aitortza agertzen dio hezkuntza-komunitateari genero-indarkeriaren aurkako borrokaren alde egiten duen lanagatik eta adierazten du beharrezkoa dela hezkidetzaren bidetik aurrera egiten jarraitzea, hori baita indarkeria matxistei aurrea hartzeko eta gizarte berdinzalea eraikitzeko tresna bakarra”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional