Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 17

Minutu bateko isilunea, II. Legegintzaldian (1987-91) Parlamentuko lehendakari izandako Javier Gómararen omenez

Unai Hualdek "erakundearen eta ordezkatzen duen gizartearen elkartasuna eta aitortza" helarazi ditu, esparru politikotik zerbitzu publikoa emateko izan duen bokazioagatik

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak minutu bateko isilunearekin oroitu du gaur Javier Gómara Granada, II. Legegintzaldian (1987-91) Parlamentuko lehendakari, III. Legegintzaldian (1991-95) lehendakariorde eta 1979tik 1982ra (Foru Parlamentuaren Legegintzaldian) foru parlamentari izandakoa.

 

“Presidente izan zen erakundearen eta ordezkatzen duen gizartearen izenean”, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak Javier Gómara UPNko kargu publiko gisa egindako ekarpen politikoa goraipatu du, eta "Ganberaren dolumina eta elkartasuna” helarazi die haren senide eta hurbilekoei.

 

1991ko uztailaren 4an Parlamentuko Mahaiaren erabakiz, Javier Gómarak Nafarroako Parlamentuaren domina jaso zuen, eta saria emateko ekitaldia urte horretako uztailaren 4ean egin zen.

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, Javier Gómara Granada zendu zela jakin zutenean, haren seme-alabei, anaia-arrebei eta gainontzeko familiartekoei bere dolumina eta maitasuna adierazi eta helaraztea erabaki zuten.