Parlamentuak astearte honetan Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura ospatuko du eta Cadreita eta Iruñeko ikasleek parte hartuko dute
Bajo la presidencia de Unai Hualde, debatirán sobre la importancia de mantener el valor de la esperanza en la consecución de los Objetivos de Desarrollo Sostenible
Unai Hualde Parlamentuko Lehendakaria izango du buru bihar (11:00, Osoko Bilkuren Aretoa) Aldeas Infantiles erakundeak ospatuko duen Osoko Bilkurak, izaera dibulgatzailea duen saioa, Zure balioak besarkatu hezkuntza programaren barnean dagoena eta Cadreitako Teresa Bertrán de Lis ikastetxeko eta Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute.
Saioan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko itxaropenaren balioari eustearen garrantziaz eginen dute eztabaida. eta ebazpen proposamenak aurkeztuko dituzte ikasleek eta bozketa egingo da, boto gehien dituena praktikara eramanez.
Ekitaldian Unai Hualdek, Parlamentuko lehendakariak, Carlos Gimenok, Hezkuntza kontseilariak eta Pedro Puigek, Aldeas Infantiles SOS erakundeko lehendakariak parte hartuko dute.