Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Martxoak 25

Nafarroako Parlamentuak larunbaterako deitutako itzalaldiarekin bat egiten du eta 20:30 eta 21:30 bitartean argiztapenik gabe egongo da

WWF erakunde ekologistak deituta, planetako ingurugiro kanpaina handienarekin bat eginen du aurten ere Ganberak

Nafarroako Parlamentuko argiztapena itzalita egongo da larunbat honetan, martxoaren 26an, 20:30 eta 21:30 bitartean, WWF erakunde ekologistak mundu mailan klima aldaketaren aurka deitu duen itzalaldiarekin bat eginez.

 

Planetaren Ordua 2007an sortu zen Sidneyn, klima-aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Keinu sinple bat: eraikinetako eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzea.

 

2022ko edizioa une bereziki garrantzitsu batean egingo da. Gobernuen eta erakundeen aliantza batek, WWF barne, anbizio handiagoa eta premiazko ekintza bat eskatzen du 2030erako naturaren galera gelditzeko eta iraultzeko.

 

2022ko Planetaren Ordua baino aste batzuk geroago, munduko liderrak Nazio Batuen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren COP15ean bilduko dira, datorren hamarkadarako naturarentzako ekintza globaleko plan berri bati buruz erabakiak hartzeko.

 

WWF “naturaren babeserako lan egiten duen nazioarteko erakunde independente handi eta eraginkorrenetako bat da”. 1961ean sortu zen eta Espainian 1968an.