Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Martxoak 31

Unai Hualdek Nafarroako, Kantabriako, Aragoiko eta Euskal Autonomia Elkarteko Justizia departamentuen ordezkariak hartu ditu

Tracasaren 40 urteak ospatzeko erakusketa bisitatzera etorri dira, non leku nabarmena baitu kudeaketa prozesaleko Avantius sistemak

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Nafarroako, Kantabriako, Aragoiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia departamentuen ordezkariak hartu ditu gaur, denak ere Tracasaren 40. urteurreneko erakusketa bisitatzera etorriak. Erakusketa horretan leku nabarmena du kudeaketa prozesaleko AVANTIUS sistemak; Tracasa Instrumental enpresak sortu du, eta lau autonomia erkidego horietan ezarrita dago.

 

Bisita horretan Nafarroako Gobernuaren ordezkariak izan dira Justiziako eta Migrazio Politiketako kontseilari Eduardo Santos eta Justiziako zuzendari nagusi Rafael Sainz de Rozas. Kantabriako Gobernuaren ordezkaria Justiziako zuzendari nagusia izan da, Pablo Ortiz.

 

Aragoiko Gobernua ordezkatuz, bisitan izan dira Justiziako zuzendari nagusia, María Ángeles Júlvez, eta Justiziako Informazioaren Teknologietarako eta Azpiegituretarako Zerbitzuko burua, Ángel Sanz.  Gainera, Eusko Jaurlaritzaren izenean Justizia Digitalaren eta Azpiegituren zuzendari Javier Landetak parte hartu du.

 

Azkenik, honako hauek joan dira bisitara Tracasa Instrumental enpresaren izenean (Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikia): Mar González, zuzendari kudeatzailea; Roberto Clerigué, Eragiketen zuzendaria eta Softwarearen eta Informazio Sistemen Ingeniaritzako departamentuko burua; Javier Amézqueta, Justizia eta Barne arloko arduraduna; David Martínez, Justiziako Proiektuen arduradun funtzionala; eta Javier Laínez, Justiziako Proiektuen arduraduna.

 

Gaur egun Nafarroa erreferente da Justiziaren arloan, kudeaketa prozesaleko AVANTIUS sistemari esker. Espediente judizialen kudeaketa osoa ahalbidetzen du, segurtasunik handienarekin eta espediente judizial elektroniko bakar baten barnean. Horrela lana errazten die prozesu judizialetan parte hartzen duten operadore guztiei. AVANTIUS sistema Nafarroan, Kantabrian, Andorrako Printzerrian, Aragoin eta, aurten hasita, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dago.

 

Era horretan, Espainian Justiziako eskumenak dituzten autonomia erkidegoetan AVANTIUS da sistema hedatuena espediente judizial elektronikoak kudeatzeko, eta dagoeneko justizia modernizatzeko ohiko bitartekoa da Espainiako iparraldean.