Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Apirilak 5
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du Cuencan eta Valentzian jazotako erailketak gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian
Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, apirilaren 3an Valentzian eta apirilaren 4an Cuencan jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte 11 urteko haurra eta 46 urteko emakumea.
9 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.135. biktima da honakoa. Adingabeen kasuan, hau izan da 2022an Espainian eraildako lehena eta 2013. urtetik hona 47 izan dira.