Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Apirilak 22

Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren Lehen Eztabaida hartuko du astelehen honetan

Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren Lehen Eztabaida jardunaldia hartuko du astelehen honetan, hilak 25, Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformak antolatua.

 

Ekitaldiari (18:00, Erabilera Anitzeko Aretoa) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera. Ondoren, Zaragozako Unibertsitateko Psikologia eta Soziologia Saileko irakasle Alessandro Gentilek hitz egingo du telematikoki. Jarraian, eztabaida bat eginen da Zein da lanaren etorkizuna? gaiaren inguruan hausnarketarako espazio bat sortzeko helburuarekin, eta Banu Taldeko, Emauseko Trapuketarietako eta Gizarte Entitateen Plataformako ordezkariek parte hartuko dute.