Oharrak
• Gonbidatuen tribunako edukiera 56 lagunentzat da gehienez.
• Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzak, Mahaiko kideek eta talde parlamentarioek banatuta dauzkate gonbidapenak, eta lehentasuna dute bestelako eskarien aldean.
• Eskariak kasuko bilkura egitekoa den asteko asteleheneko 12:00ak baino lehen aurkeztuko dira.
• Tokiak eskariak iristen diren hurrenkera zorrotzean esleituko dira, tribuna bete arte. Tokirik ez egoteagatik bilkurara sartzerik izan ez duten pertsonek aukera izanen dute, nahi badute, egiten den hurrengo bilkurara joateko. Bestalde, bilkura berezi eta ezohikoetan, gonbidapen kopurua txikiagoa izan daiteke, protokoloko konpromisoei erantzun behar izatearen ondorioz toki gutxiago gelditzeagatik.
Legezko araudia:
Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Publikoaren tribunan ordena mantentzea. 144. art.
1. Jendaurreko bilkuretan, jendea uneoro isilik egotera beharturik dago, inongo onespen edo gaitzespen adierazpenik azaldu gabe.
2. Lehendakariak aretotik kanporatuz zehatuko ditu ordena, aldez edo moldez, urratzen duten jendearen arteko pertsonak. Zalaparta sortzen bada edo ordena-urratzaileak identifikatu ezin baditu, lehendakariak jende guztia aretotik kanpora ateratzeko agin dezake.
3. Mahaiak hurrengo bilkuretara joatea debekatu ahal izanen die kanporatuak izan diren pertsonei, eta talde parlamentario bati dagozkion gonbidapenen esleipena eten ahal izanen du, talde parlamentario horrek gonbidatutako pertsonak bilkura-aretotik kanporatuak izanez gero.
Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Argazkiak eta audio- nahiz bideo-grabazioak egiteko debekua. 127.3. art.
Osoko Bilkura ikusleen tribunatik jarraitzeko gonbita jaso duten pertsonek ezin izanen dute argazkirik edo audio- nahiz bideo-grabaziorik egin, salbu eta Legebiltzarreko lehendakariak horretarako baimena berariaz eman badie.