Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Maiatzak 24

Nafarroako Parlamentuak gener indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, igandean Cordoban jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 26 urteko emakume marokoarra.

 

15 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.145. biktima da honakoa.