Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 6

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Ganberak uko egin dio Bardeako tiro poligonoa ixtearen eta desegitearen alde azaltzeari

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.  Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua Bardeako tiro poligonoa ixtearen eta desegitearen alde azaltzen baita.  Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute; Geroa baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentua Bardeako tiro poligonoa ixtearen eta desegitearen alde dago.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gardentasuna eskatzen dio Defentsa Ministerioari Bardeako tiro poligonoko jarduerari buruzko informazioa ematerakoan, jarduera horrek inguruko biztanleengan eragina duen neurrian”.