Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 6

2022ko ekainaren 6ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko EKAINAK 6– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 6–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da BAME lanpostuak hautatzeko sistema alda dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da areagotu ditzan hizkuntzak jakitearen garrantziaren inguruko sentsibilizazio kanpainak eta Iruñeko zein Tuterako hizkuntza eskolak balioan jartzeko publizitate kanpainak. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2022ko Plan Operatiboari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzen kale-erabilerari buruzko 2021eko txostenaren emaitzen balorazioa egin dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- 0-3 plataformaren ordezkariekin, 2023ko aurrekontuetarako 0-3 lehen zikloa finantzatzeko proposamen bat aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Deierriko biomasarako logistika-zentrora, proiektua eta haren ezaugarriak bertan ezagutzeko. Honako hauek aurkeztu dute: EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak, Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak.

 

GALDERA IDATZIAK:

- COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko estrategia berriari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun Ministerioak COVID-19a dela-eta daukan zaintza- eta kontrol-estrategia berriari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Galderak berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuak jaiegun berezien ordainketa txandaka lan egiten duten profesional guztiei hedatzeko ezarriko dituen neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Justizia Sistema Publikoaren elkarreragingarritasun (2) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Datura bideratutako Justizia (3) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Justizia Zerbitzuetan hobekuntza digitala jarraitu eta hedatzeko (4) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Justizia arloan komunikazio elektronikoetarako eta langileriaren kudeaketarako sistema komuna hobetzeko (5) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Justizia arloan bitartekaritza digitala egonkortzeko (7) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Justizia Sistema Publikoan testualizazioa osorik garatzeko (8) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Erregistro Zibileko liburuak osorik digitalizatzeko (11) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Justizia Zerbitzuetan gai judizialak, gordailuak eta konbikzio-piezak sistematizatzeko eta digitalizatzeko aplikazioa garatzea (13) proiektuaren exekuziorako aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak exekuziorako denboraren aurreikuspen espresurik ez duten proiektu bakoitzaren exekuziorako duen aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Urdazubiko Udalari eginiko gomendioen jarraipenari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari erabaki proposamenak aurkezteko epea. Ekainaren 8ko 12:00ak arte egonen da irekita.

- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoari erabaki proposamenak aurkezteko epea. Ekainaren 8ko 12:00ak arte egonen da irekita.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute NUPen eta Parlamentuaren arteko 2022rako hitzarmena berbideratzea, halako moduz non bereiziko baitira Iritzi publikoari eta berrikuntza sozialari buruzko Nafarroako Parlamentua Katedra, egun I-Communitas Ikerketa Institutuarekiko hitzarmen berariazko baten bidez gauzatzen dena, eta Eztabaidarako Ikasgela, zeinaren jardueren artean baitaude Unibertsitate Eztabaida Txapelketa eta Batxilergoko Eztabaida Txapelketa.

 

Hala, I-Comunitasen barometroek gai sozialak izanen dituzte ardatz, eta foru hauteskundeetarako emaitzen estimazio bat jasotzen duen Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren Barometroari dagokionez, aztertuko da egungo egiteko modua mantendu ala berrikusi, 2017tik egiten baita Nafarroako Parlametuak NUPekin lakidetzan sorturiko Katedraren bidez.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du 2022ko ekainaren 14an Odol-emailearen Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.

- Mahaiak onetsi egin du 2022ko ekainaren 14an Espainiako Zeinuen-Hizkuntzen Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioaren testu bategineko 20. artikuluko 1. paragrafoa aldatzea.

- Mahaiak COPREPAren batzorde iraunkorraren gonbitaren berri eman du, Gaztela-Mantxako Gorteek antolatutako “Desgaitasunari eta irisgarritasunari buruzko parlamentuen arteko foroa “ jardunaldietan parte hartzeko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.  Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua Bardeako tiro poligonoa ixtearen eta desegitearen alde azaltzen baita.  Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute; Geroa baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentua Bardeako tiro poligonoa ixtearen eta desegitearen alde dago.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gardentasuna eskatzen dio Defentsa Ministerioari Bardeako tiro poligonoko jarduerari buruzko informazioa ematerakoan, jarduera horrek inguruko biztanleengan eragina duen neurrian”.