Minutu bateko isilunearekin oroitu ditu Parlamentuak azken egunetan lan istripuetan zendutako lau langileak
Lehendakariak Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die senitartekoei
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur azken egunetan lan istripuan zendu diren lau langileen memoriaren alde.
José Pérez Sola, Obasko 58 urteko bizilaguna, ekainaren 2an zendu zen Garesen maiatzaren 30ean jazotako lan-istripu baten ondorioz.
Agustín Escobés Ecay, 60 urtekoa eta Atarrabiako bizilaguna, astelehenean, ekainaren 6an zendu zen maiatzaren 20an Cinfa Laborategien Ollokiko egoitzan lan-istripua izan ondoren.
José Luis Coral Hidalgo, Garesko 45 urteko bizilaguna, eta Jonathan Salvador Pérez, 36 urtekoa eta San Adriangoa, astelehenean, ekainaren 6an hil ziren lan-istripu batean, Garesko Señorío de Sarría enpresan.
Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die langileen familia eta lagunei.