Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Ekainak 29

Nafarroako Gobernua premiatzen da sexu-transmisiozko gaixotasunak murrizteko sentsibilizazio kanpainak egin ditzan

Osasun batzordean onetsi da. 2022ko ekainaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da preserbatiboa eta barrerako beste metodo batzuk erabiltzearen gaineko sentsibilizazio kanpainak egin ditzan, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin batera, GIBaren eta sexu-transmisiozko beste infekzioen eragina murrizte aldera.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio GIBaren eta sexu-transmisiozko beste infekzioen diagnostiko goiztiarra sustatu dezan Oinarrizko Osasun Laguntzan.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ukitutako pertsonendako arreta integrala eta haien bizi-kalitatea hobetu ditzan.

 

4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio erantzun sozial bat bultza dezan, eraikigarria eta inklusiboa, estigmaren zein diskriminazioaren prebentziorako.

 

5.- Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio behaketa eta ikerketa sustatu ditzan, GIBaren eta sexu-transmisiozko beste infekzioen prebentzio eta kontrolerako.

 

6.- Gobernua premiatzen da ikastetxeetan hezkuntza afektibo-sexualaren edukien tratamendua sustatu eta areagotu dezan.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu du. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da. 

 

Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.