Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 3

Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Nafarroako Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa

Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du “Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna”rekin eta bere konpromisoa adierazten baitu adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekin

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere egiten baitu Nafarroako Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa.  Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Foru Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa, pasa den irailaren 29an Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Siemens-Gamesako kontseilari delegatuari adierazi zion moduan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berriro eskatzen dio Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta tokiko edukia indartu dezan energia berriztagarrien arloan, beste merkatu batzuetan dauden zerga-mugak eta beste babes-neurri batzuk ezarrita.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Estatuko Gobernua premiatzen du Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta babes-neurriak ezartzeko energia berriztagarrien industriaren arloan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten baitu “Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna”rekin eta bere konpromisoa adierazten baitu adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekin.  Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du aldarrikapen egun honekin eta bere konpromisoa adierazten du adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela politika publikoetan aurrera egitea zahartze aktiboa sustatzera bideratutako ikuspuntu batetik, adineko pertsonen parte-hartzea sustatuta, etapa desberdinetan, alor guztietan: gizartean, kultur arloan, ekonomikoan, politikoan...

 

3.- Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela adineko pertsonen ikuspegia eta esperientzia aintzat hartzea gizarte osoarentzako balio gisa, guztion aberastasunerako aktibo gisa. Hala, beharrezkoa da populazio horren parte-hartzea politika publiko guztien osotasunean, eta horiek, halaber, belaunaldiarteko ikuspegi batetik aztertu beharko dira.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Adineko Pertsonen Giza Eskubideei buruzko Konbentzio bat eta Nazioarteko Esparru bat sustatzea; izan ere, giza eskubideei buruzko nazioarteko legeak adin guztietako pertsonei aplikatzen bazaizkie ere, oso gutxitan egiten da adineko pertsonen berariazko aipamena”.