Noiz argitaratua Larunbata, 2022.eko Urriak 15

Navarro Villoslada BHIak irabazi du Batxilergoko XIII. Eztabaida-txapelketa finalean El Huerto ikastetxea gainditu ondoren

El Huerto ikastetxeko Imanol Velascok jaso du hizlari onenaren aipamena 15 ikastetxetako 90 ikasleren parte hartzea izan duen txapelketan

Iruñeko Navarro Villoslada ikastetxeko ikasleek irabazi dute Batxilergo mailako Eztabaida Txapelketako (BET) XIII. edizioa, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan izan dena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta foru legebiltzarrak antolatu dute lehiaketa. Sailkapenean bigarrena Nuestra Señora del Huerto ikastetxea izan da, eta talde horretako ikasleetako batek, Imanol Velasco Cerecedak, jaso du hizlari onenaren aipamena.

 

Talde irabazlea Navarro Villoslada BHIko ikasle hauek osatu dute: Emilio Arrizurieta Barreto, Asier Galera Estepa, Natalia Kishkina Eftimova, Víctor López Valero eta Alba Oroz Zubasti. Ikasleen prestatzailea ikastetxeko Tomás Maquirriain Vela izan da.

 

Bestalde, Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ordezkariak honakoak izan dira: Leyre Abrisqueta Zudaire, Paula Blanco Fernández, Xabier Martínez Górriz eta Imanol Velasco Cereceda. David Larrea del Mozo irakasleak prestatu ditu.

 

Txapelketaren lehen fasea ostiralean izan zen, urriaren 14an, NUPek Iruñean duen Arrosadiako campusean, eta eztabaidarako proposatutako gaia honakoa izan zen: Gaur egun, ibilgailu elektrikoa alternatiba ona al da gure herrialdean?. Aurkezturiko hamabost taldeetatik lau iritsi dira larunbat goizeko finalerdietara: Plaza de la Cruz BHI eta Miravalles-Redín ikastetxea, txapeldunaz eta txapeldunordeaz gain. Finalean, Navarro Villoslada BHIak aldeko jarrerari eutsi dio eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeak, berriz, aurkakoa.

 

Bertan izan dira Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, eta Begoña Perez Eransus NUPeko Unibertsitateko Proiekzio, Kultura eta Hedapeneko errektoreordea, besteak beste. Finaleko epaimahaia NUPeko lau irakaslek (Miren Sarasíbar Iriarte epaimahaiburua eta Rafael García Santos, Julen Llorens Espada eta Mirentxu Marín Malo) eta erakunde bereko bi irakasle ohik osatu dute (Miguel Ángel González eta Alfonso Urrizburu Santos).

 

Txapelketa hau prestakuntza eta lehiatze ekimena da, Nafarroako ikastetxe publikoetako eta itunduetako Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua. Ikastetxe bakoitzetik talde batek parte hartu du, hiru edo lau ikaslek eta kapitain batek osatutakoak hain zuzen ere. Ikasleek aukera izan dute beren trebetasunak lantzeko, besteak beste jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo arrazoitzekoa. Gaitasun horiek norberaren prestakuntzarako oso interesgarriak izateaz gain, graduko unibertsitate ikasketekin lotutako zeharkako gaitasunak edo gaitasun orokorrak osatzen dituzte.

 

Epaimahaiak hainbat alderdi baloratu ditu, besteak beste hauek: sarrera, ihardeste eta konklusio onenak; lantaldearen jarrera; azaldutakoaren ordena, argitasuna eta sinpletasuna; segurtasuna eta gaiaren ezagutza; inprobisatzeko gaitasuna; hizkera egokia solasean, eta erantzuteko bizkortasuna.

 

Edizio honetan laurogehita hamar ikasle inguruk parte hartu dute, hamabost ikastetxetatik etorrita: Basoko BHIa, Plaza de la Cruz BHIa, Navarro Villoslada BHIa, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, Sagrado Corazón ikastetxea, Miravalles-El Redín ikastetxea, Irabia-Izaga ikastetxea, San Ignacio-Jesuitas ikastetxea, Santo Tomás-Dominicas ikastetxea eta Liceo Monjardín ikastetxea, Luis Amigó ikastetxea, Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, Marcillako Marqués de Villena BHIA eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola.

 

Batxilergo mailako Eztabaida Txapelketako (BET) XIII. edizioan izan dira, besteak beste, Ángel Ansa (Navarra Suma), Ainhoa Unzu (PSN), María Solana (Geroa Bai) y Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).