Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 24
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 24an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den urriaren 26an, 12:00etan, Nafarroako Hiru Hamabi elkartearekin batera.
3. Nafarroako Parlamentuak kolore urdinez argiztatuko du bere fatxada urriaren 26an".
Archivos adjuntos