Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 20an ospatzen den Haurtzaroaren Mundu Egunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 14an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu azaroaren 20an ospatzen den Haurtzaroaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Adierazpenak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 20an ospatzen den Haurtzaroaren Mundu Egunarekin. UNICEFekin batera, ekitaldi bat eginen da Atalondoan, azaroaren 18an, 12:00etan.
2. Nafarroako Parlamentuak “Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren” printzipioekiko konpromisoa erakusten du: haien interes gorena, bizitzarako eskubidea, bizi-iraupen eta garapenerakoa, parte hartzeko eskubidea eta diskriminatuak ez izatekoa.
3. Nafarroako Parlamentuak dagozkion ekintzak sustatuko ditu Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak eta Parisko Ituna bete daitezen, COVID 19ren pandemiak eragindako krisialdia haurren orainean eta etorkizunean inbertitzeko aukera bihurtuz horrela.
Archivos adjuntos