Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Azaroak 23

Nafarroako Gobernua premiatzen da beka ditzan garraiatutako eta sozioekonomikoki egoera ahulean dauden ikasleak, edozein dela ere haien jardunaldia

Hezkuntza Batzordean onetsi da. 2022ko azaroaren 23an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da, Hezkuntza Departamentuaren bidez, maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Agindua alda dezan, eskola-egun guztietan bekatze aldera garraiatutako eta sozioekonomikoki egoera ahulean dauden ikasleak, edozein dela ere haien jardunaldia, jarraitua edo zatitua.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jantokirako laguntzak emateko irizpide gisa erabil dezan familien egoera sozioekonomikoa, ikasleak sare publikoan edo itunduan eskolatuta dauden kontuan hartu gabe.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

avarra Sumaren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aurkakoekin onetsi da.