Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 24

Nafarroako Parlamentuak erabaki du erakundearen saririk gorena ematea lehen sektorean lan egiten duten pertsonei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 24an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabaki baitu erakundearen saririk gorena ematea lehen sektorean lan egiten duten pertsoneiLehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die lehen sektorean lan egiten duten pertsona guztiei, beren lanaren eta jardun onaren bidez gure erkidegoa kalitatezko ekoizpenaren erreferente bihurtu dutelako.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenak gure lurraldeko ekonomiarentzat eta Nafarroako gizartearentzat duen garrantzia.

 

3. Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du nekazaritza eta abeltzaintzako elkarteek sektorea hobetzeko helburuz erakundeekin batera egiten duten lana.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela gure erkidegoko lehen sektorea hobetzen laguntzen duten politika publikoen alde lan egiten jarraitzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak erakundearen saririk gorena den Nafarroako Parlamentuaren domina emanen die gure erkidegoan nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten duten pertsonei eta, horiez gain, kooperatibei, Nafarroako jatorri izendapenei, adierazpen geografiko babestuei eta nekazarien eta abeltzainen antolakundeei, funtsezko sektorea osatzen baitute gure erkidegoaren lurralde-egituraketarako eta ekonomiarako”.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional