Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Abenduak 21

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken 3 erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan egindako hiru hilketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Zaragozan (hilaren 19an), Sevillan (hilaren 17an) eta Lleidan (hilaren 11n) eraildako hiru emakumeak.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Benalmadenan (Málaga) eta Madrilen eraildako bi emakumeak, azken kasu honetan sei urteko alabarekin batera.

 

 

44 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.177. biktima izan dira. Espainian 2 adingabe hil dira 2022an, eta 48, 2013az geroztik.