Pleno del 2023.eko Otsailak 16

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
142
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 16 otsaila, 2023 - 09:15

1. Foru lege proiektua. Kanpoan diren nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa. (Nafarroako Gobernua) 10-22/LEY-00015

2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere gain har dezan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzeak familientzat duen kostua (González Felipe, Pedro José - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00044

3. Mozioa. Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan LGTBI+ pertsonendako Kattalingune zerbitzua ematen, 2022ko abendura arteko kalitate-parametroak mantenduz edo hobetuz, horretarako behar diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ezarrita. (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-23/MOC-00012

4. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da berehala har ditzan bere gain, bere aurrekontuaren kontura, Iruñerriko kiribilgunea desagerrarazteko obra guztiak, Etxebakoizko tren-geltoki berriko obrak eta Volkswagen Navarra zeharkatzen duen trenbidea desagerrarazteko obrak barne. (Navarra Suma) 10-23/MOC-00015

5. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da gastu militarra gutxitu dezan eta diru hori gerraren ondorioak leuntzeko eta gizarte zerbitzu publikoak (osasungintza, irakaskuntza eta abar) sustatzeko erabil dezan (EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-23/MOC-00018

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuak Eskubide Sozialen Ministerioaren bitartez onetsi duen 100 euroko hilabeteko laguntza –3 urtera bitarteko seme-alabak dauzkaten familientzako– zabaldu dezan. (Buil García, Mikel) 10-23/MOC-00019

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari eta adikzioei buruzko III. Plana eguneratu dezan, Nafarroako gazteriaren errealitatera egokitzeko. (Mena Blasco, Carlos - Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-23/MOC-00020