Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urtarrilak 11

Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pediatriako ZIUko langileen ordezkaritza bati

Hualdek “erabat arrazoizkotzat” jo du profesionalek egindako aldarrikapena, eta behin-behinekotasun egoera luzeari behin betiko irtenbidea ematearen alde agertu da

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pediatriako ZIUko langileen ordezkaritza bat hartu du gaur Esther Salgado, Itziar Agorreta, Garazi Albarracín, María Cía, María Esther Herranz eta Carlos Jericók osatua. ZIUko ordezkariek Osasun Batzordearen lan-saio batean agerraldia egin aurretik burutu da bilkura.

 

Esther Herranzek azaldu duenez, bileraren helburua izan da martxan jarri duten sinadura-bilketaren berri ematea (2.869 sinadura atzo arte), pediatriako ZIU berri baten beharrari buruzko kontzientziazio soziala eta profesionala indartzeko helburuarekin, adingabea zaintzeko ezinbestekoak diren ongizate-patroiekin bat etorriz.

 

Zehazki, zerbitzuko langileek “konpromiso politikoa eskatzen dute datekin eta aurrekontuarekin”, pazienteen eta familien intimitatea eta segurtasuna zainduko dituen unitate berri bat eraikitzeko, pediatriako ZIU “duina eta humanizatua”, alegia.

 

Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek “erabat arrazoitutzat eta arrazoizkotzat” jo du profesional hauen aldarrikapena, eta gaurko lan-saioa pediatriako ZIUri behin betiko irtenbidea emateko baliagarria izatea espero du, aldi baterako egoeran “denbora luzeegia” baitarama.