Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urtarrilak 19

Diputatuen Kongresua premiatzen da konpon ditzan tokiko hauteskunde-elkarteek eta tokiko alderdiek izanen dituzten arazoak

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko urtarrilaren 19an

1.- Diputatuen Kongresua premiatzen da datorren hauteskunde-deialdia baino lehen, konpon ditzan baldin eta aipatu aldaketak sartzen ez badira tokiko hauteskunde-elkarteek eta tokiko alderdiek izanen dituzten arazoak.

 

2.- Diputatuen Kongresuari eskatzen zaio premiaz eta 15 eguneko epea baino lehen, Konstituzio Batzordearen baitan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzeko Azpibatzordea dei dezan, egungo egoera konpontzeko behar diren lege-aldaketak jorratu ditzan.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da Hauteskunde-legea eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzkoa aldatzeko lege-proiektu bat aurkez dezan, toki mailako alderdiek eta hautesle-elkarteek halabeharrez bizi duten egoera konpontze aldera, baldin eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzeko Azpibatzordeak ez baditu lege-aldaketak jorratzen hilabeteko epean.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

 Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren eta Navarra Sumako bi kideren (PP) abstentzioarekin onetsi da.