Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urtarrilak 23

Nafarroako Parlamentuak ez du bat egin Generoari buruzko IV. Biltzar Iberoamerikarrarekin

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten duen Generoari buruzko IV. Biltzar IberoamerikarrarekinEH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

PSNk, Geroa Baik eta I-Ek proposamena babestu dute, eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Emakumeen aniztasuna aintzat hartuta emakumeek kargu publikoetan, ordezkaritza politikokoetan eta lidergokoetan, parte hartzea bizkortuko duten neurriak hartzea, parekotasuna lortzeko asmoz; politika fiskalak eta aurrekontu publikoak genero-ikuspegiarekin egitea, sustatzea denboraren erabilera erantzunkidea eta ekoizpen-baliabideak eta gizarte-babeserako sistemak baliatu ahal izateko aukera, hala nola zaintza-sistema integralak, emakumeen autonomia bultzatzeko, eta emakumeen eta nesken eskubideek gobernuen kanpo-politiketan ere tokia izan dezatela.

 

2.- Krisi klimatikoa feminizatzea, horrek berekin dakarrelako zaintzara bideratutako beste balio eta praktika batzuk erdigunean jartzea, lankidetza-sareak indartzea, ingurumen-gatazkek emakumeen eta nesken eskubideen desplazamenduan eta urraketan duten eraginagatik, eta ingurumen-lidergoak babestuko dituen eta trantsizio energetikoa bultzatuko duen lurralde-antolamendua sustatzeko beharra.

 

3.- Akordio eta konpromiso politikoak bultzatzea, emakumeak subjektu aktibo gisa konponbideen erdigunean jarriko dituzten genero-ikuspegia eta begirada feminista zeharkakoak izan daitezen.

 

4.- Genero-, arraza- eta ingurumen-justiziari buruzko agenda globala eztabaidatzea eta sendotzea, desberdintasunaren dinamikak eta egiturazko korapiloak gainditzeko.

 

5.- Indarkeria matxista oro desagerrarazteko ahaleginak areagotzea, gizarte justu eta iraunkor bat eraikitzeko premisa gisa, eta aurrerapausoak ematen jarraituko duena indarkeriarik gabeko bizitza aske bat izateko eskubidea bermatzeko.