Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urtarrilak 25

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken 3 erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan egindako hiru hilketa matxistak gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Lleidan hilaren 19an eraildako 38 urteko emakumea eta Valladoliden urtarrilaren 23an eraildako 45 urteko emakumea, azken kasu honetan zortzi urteko alabarekin batera.

 

6 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.188 biktima izan dira. Espainian adingabe bat hil dute 2023an, eta 49, 2013az geroztik.