Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urtarrilak 25

#Okupasmotorizados ekimen herritarraren aurkezpen ekitaldia egingo da ostegun honetan Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuak #Okupasmotorizados ekimena aurkezteko ekitaldia eginen du ostegun honetan. Ekimen herritar bat da, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako aparkalekuen erabilera bidegabea salatzeko helburua duena. 



Ekitaldiari (atalondoan, 18:00) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Okupas Motorizados elkarteko Juan Larretak emanen diote hasiera. Ondoren, kanpainaren azalpen-bideo bat ikusi ondoren, eta mahai-inguru bat egingo da, Alfredo Casares Kazetaritza Eraikitzailearen Institutuko zuzendariak moderatuta. Bertan, Endika Alonso Iruñeko Udaleko zinegotziak, Amaya Larraya Eguesibarreko Udaleko alkateak, Dabid Montorio Foruzainak eta Sagrario Anaut NUPeko Soziologiako irakasleak parte hartuko dute.