Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urtarrilak 26

I, II, IV eta V. legegintzaldietan parlamentari izandako José Javier Viñesen heriotza dela eta doluminak helarazi ditu Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak I, II IV (Pérez Lapazarán-en ordez) eta V. legegintzaldietan, 1983-91 eta 1996-2003 urteen artean, parlamentari izan zen eta berriki zendu den José Javier Viñes Rueda ((Soria,1937-2-17 / Pamplona, 2023-1-25),oroitu du gaur.

 

José Javier Viñes Ruedaren heriotzaren berri izan ondoren, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Parlamentuaren izenean I, II, IV eta V. legegintzaldietan foru parlamentari izandakoaren senide eta lagunei Ganberaren doluminak helaraztea. Parlamentuaren gobernu-organoak, gainera, erakunde honetan Nafarroako herriaren ordezkaritzan egindako lanagatik aitortza egin dio.

 

Hala adierazi du Unai Hualdek Osoko Bilkuraren hasieran, eta Ganberaren doluminak helarazi dizkio bere formazio politikoari, UPNri.