Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Otsailak 6

2023ko otsailaren 6eko bilkura

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 6–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Eskaria, presako prozeduraren bidez izapidetzeko Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzeko Foru-lege proposamena, otsailaren 2ko Osoko Bilkuran aintzat hartua. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, otsailaren 20ra bitarte. Aurreikuspenen arabera, irizpena martxoaren 8ko osoko bilkuran aurkeztuko da.

 

MOZIOAK:

Horren bidez Osasuneko kontseilaria premiatzen da Tafallako barruti soziosanitariko proiektuaren ebaluazioa bi hilabeteko epean egin dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan LGTBI+ pertsonendako Kattalingune zerbitzua ematen, 2022ko abendura arteko kalitate-parametroak mantenduz edo hobetuz, horretarako behar diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ezarrita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan bere departamentuan Europako Next Generation funtsen bidez finantzatutako proiektuei buruzko berriei eta horien egoerari buruz, gai honen inguruan izandako azken agerraldiaz geroztik. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gastuak baimentzeko eskaera, Ferrandis Bresó jaunak eta Ordóñez Fernández jaunak otsailaren 10erako aurreikusita dagoen lan-bilkurara agertzeak sorraraziko dituen gastuak ordaintzeko. Bilkura eginen da Nafarroa trenaren alde kolektiboaren ordezkariekin, “Burgos, Araba eta Nafarroan tren publiko eta sozial baterako trazaduren azterketa eta proposamena” azterlanaren konklusioen berri eman dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak elkarteak aurkeztu dute.

- Fundación Remonte Euskal Jai Fundazioaren ordezkaritza batekin, azal dezan zertan diren fundazioaren egoera eta egindako lana eta gure erkidegoan erremonteak bizi duen egoera. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Puiu, Garinoain, Barasoain, Tirapu, Tiebas-Muru Artederreta eta Biurrun-Olkotz herrietako alkateekin, beren eskualdean desjabetzeek eta 13 zabortegi sortzeak ekarriko duen egoera aurkez dezaten –ADIFen hitzetan “Kantauri-Mediterraneoa Abiadura Handiko Korridorerako plataformaren oinarrizko proiektua. Tartea: Tafalla-Artederreta (Nafarroa)” deritzon horri ekite aldera eginen dira–. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gorputz- eta kirol-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, azal dezaten gorputz- eta kirol-hezitzaileen lanbidearen egoera zertan den. Pedro José González Felipe jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Carlos Mena Blasco jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Hezkuntzako Mahai Sektorialeko sindikatuen ordezkariekin, jaiotza-tasaren jaitsierak eta sistema publikoan ikasleak galtzeak hezkuntza-sisteman duten eraginaz egiten duten irakurketa aurkez dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lodosako Torre de Velascora –Torre de Rada izenez ere ezaguna–, in situ ezagutzeko azken urteotan egindako zaharberritze lanak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Estatu frantsesak mugako pasaguneak irekitzea lortze alderako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Erregimen frankistaren agintari eta kolaboratzaileei emandako omenaldi, aintzatespen eta kondekorazioen gainean egitear dagoen berrazterketari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Egunean joan-etorria egiteko Fitero-Cintruénigo-Corella-Castejón-Iruña autobus zerbitzuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Valle de Odieta SCLk Caparrosoko abeltegitzarrerako eskatu duen aldaketa funtsezkoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Otsailaren 9ko Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Caparrosoko abeltegitzarraren balizko handitze ilegalari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroan gaixo onkologikoendako arreta jarraitua ez ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren gardentasun ezari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak kontratu-euskarri indardunik gabe egiten duen gastu gero eta handiagoa zuzentzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Ikasleak sexuen arabera bereizten dituzten ikastetxeekiko hezkuntza ituna kentzeko erabakiak familiei eragiten dien arazoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Osasunaren egoeraren eta deitutako greben gaineko balorazioari buruzkoa buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- EH Bilduren botoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak bere finantziaziopearen baitan diren Nafarroako azpiegitura publikoekiko duen konpromisoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Hemodialisi Unitatea laster abiarazteak arretari ekarriko dion hobekuntzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Agoitzen Flamasats enpresa ezartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Orain arte Kattalingunek betetzen zituen eta orain Gizain Fundazioak eskaintzen dituen zerbitzuei eta NABIk bere gain hartzen dituen eginkizunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Eskubide Kulturalei buruzko Legeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ekintzak, “Bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoia” programa-akordioan jasotakoak, betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legearen garapenean eta aplikazioan egindako aurrerabideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gizain Fundazioko langileetatik AUNA proiektuarekin lotutakoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Adingabeentzako Behaketa eta Harrera Zentroa abian jartzeko Gizain fundazioan diren langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Premiazko familietan adingabeen balorazio integrala egiteko programa abian jartzeko Gizain fundazioan diren langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lizarrako Gizarte Zerbitzuen Zentroa abian jartzeko Gizain fundazioan diren langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Tafallako Gizarte Zerbitzuen Zentroa abian jartzeko Gizain fundazioan diren langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Gizarte Zerbitzuen Zentroa abian jartzeko Gizain fundazioan diren langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan jasotako “Despopulazioaren aurkako borrokara bideratutako azpiegituren eraldaketarako dirulaguntzak ezartzea, irisgarritasunaren arloko puntuazioa handituz” neurriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan jasotako “Eskabide inklusiboa abian jartzea” neurriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan jasotako “Desgaitasunaren arloko prestakuntza ibilbidea bat prestatzea eta Nafarroako administrazioko langileei, oro har, zuzendutako lehen ikastaroak bultzatzea” neurriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan jasotako “Desgaitasuna duten pertsonen erregistro komun bat diseinatu eta sortzea, garraio baremoarekin” neurriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusirako ezarritako lehen aldaketaren hirugarren neurriaren ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusirako ezarritako lehen aldaketaren hirugarren neurriaren ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusirako ezarritako lehen aldaketaren hirugarren neurriaren ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Ebaluazio Planean erabilitako gogobetetasun-inkestak berrikusteari buruzkoa, irisgarriak izan daitezen. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Irisgarritasun Plan Operatiboan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusirako ezarritako bigarren aldaketaren bigarren neurriaren ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022an emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa, Nafarroako Gobernuak aurkeztua.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txostena, 2023ko martxoaren 17tik martxoaren 31ra Nafarroako Parlamentuaren atalondoan "1903 Viaggio in Italia-Italia bajo la mirada de Ramón y Cajal" erakusketa jartzearen gainekoa. Agiri osagarrien igorpena.