Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Otsailak 15
Nafarroako Gobernua premiatzen da musika-ikasketa profesionalak Nafarroatik kanpo egiten dituzten ikasleen aukera-berdintasuna berma dezan
Hezkuntza Batzordean onetsi da. 2023ko otsailaren 15ean
Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio musika ikasketa profesionalak Nafarroatik kanpo egiten dituzten ikasleei ekitatea eta aukera berdintasuna bermatzeko beharrezkoa diren neurriak har ditzala, ordaindu beharreko tasen prezioan aldea handia denean nolabaiteko konpentsazioa eginez, izan lankidetza formularen bat bilatuz, izan musika eskolei ematen zaien dirulaguntzetan lurralde kohesioaren irizpidea ere txertatuz, edo egoki ikusten den moduan.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.