Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Otsailak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari eta adikzioei buruzko III. Plana eguneratu dezan gazteriaren errealitatera egokitzeko

Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko otsailaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari eta adikzioei buruzko III. Plana eguneratu dezan, Nafarroako gazteriaren errealitatera egokitzeko.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio jarri beharreko baliabideak jar ditzan eguneratze hori egiteko kasuan-kasuko berariazko programen, sentsibilizazio kanpainen eta nafar gazteei zehazki bideratutako beste programa batzuen bidez.

 

3.- Eskatzen da aldaketa horiek Nafarroako Gazteriaren Institutuaren oniritziarekin egin daitezen, hori baita organo eskuduna eta zeharkakoa Nafarroan gazteriaren arloko politiketan.

 

4.- Gobernua premiatzen da gazteentzako aisialdi-zentro alternatiboen sorrera bultza dezan, toki-entitateekin elkarlanean eta komunitate-babesaren ikuspegitik abiatuta.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.