Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Martxoak 6

Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz hasitako gizarte-eraldaketari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko martxoaren 6an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen baitu, egunerokoan eta bere eskumeneko esparruan, jarrerak eta konpromisoak mantentzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz hasitako gizarte-eraldaketari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko, gizarte justu eta demokratikoagoa lortzeko bermea baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako “PORTI. POR TODAS” “ZUREGATIK.GUZTIENGATIK” kanpainarekin, zeinaren bidez nabarmendu nahi baita borroka feminista eta berdintasunari buruzko politika publikoen bidez eginiko lana lagungarria izaten ari dela Nafarroa osoko emakumeen bizitza eta aukerak hobetzeko.

 

2. Bat egiten du Nafarroako txoko guztietan antolatutako ekintza guztiekin, bai eta emakumeen eskubideetan atzera egitea aldezten dutenen mezuak zalantzan jartzearekin ere.

 

3. Konpromisoa hartzen du, egunerokoan eta bere eskumeneko esparruan, jarrerak eta konpromisoak mantentzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz hasitako gizarte-eraldaketari eusteko eta bide horretan aurrera egiteko, gizarte justu eta demokratikoagoa lortzeko bermea baita".

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional