Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Martxoak 7

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, martxoaren 3an jazotako erailketa matxista gaitzesteko. 

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute Zaragozan eraildako 39 urteko emakumea. 

 

10 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.192. biktima izan dira.