Los Parlamentarios Forales
Etxarri Aranatz, 1970.
Euskal Filologian lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (Gasteizko campusa). Irakasgaitasun Ziurtagiria lortu zuen, Zaragozako Unibertsitatean.
Bere lan-ibilbidearen hasieran irakasle aritu zen Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Helduen Euskalduntzean.
2000. urtetik Nafarroako Gobernuko euskara teknikaria da Euskarabidean, eta gaur egun Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko langilea da. Besteak beste, honako esparru hauetan aritu da lanean: Administrazioko langileen euskara akreditazioan, helduak euskalduntzeko curriculum ofizialean, ikerketa soziolinguistikoen arloan, epaimahaikide EGA/C1 azterketetan, Nafarroako Toponimia Ofizialaren Datu-basearen kudeaketan…
2011-2015 legealdian, Bilduko zinegotzi eta alkateorde izan zen Etxarri Aranazko Udalean, eta EH Bilduko alkate izan zen 2015-2019 urte bitartean. Urteotan Nafarroako ordezkaria izan zen UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) Zuzendaritza Batzordean.
2023tik EH Bilduko foru parlamentaria da, eta hezkuntza eta hizkuntza arloetan aritzen da batez ere. Nafarroako Hezkuntza Kontseiluko eta Euskararen Nafar Kontseiluko kidea da.
Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.
Aitorpenei aurkeztutako aldaketak/berrespenak:
Ikus 2024ko jarduerak. Ikus 2024ko ondasunak.
Ikus 2025eko jarduerak. Ikus 2025eko ondasunak.

