Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Ekainak 30

Parlamentuak uztaila gaitu du eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaitzak proposatzeko epea 15 egunez luzatu du

Unai Hualdek Mahaiari eta Eledunen Batzarrari lehen kontsulta errondaren emaitza jakinarazi die, adieraziz Maria Chivitek beharrezko babesak jasotzeko zain dagoela

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Mahaiari eta Eledunen Batzarrari ekainaren 27tik 28ra bitartean egindako lehen kontsulta-errondaren emaitza jakinarazi die. Azaldu duenez, ezinezkoa izan da Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaitza proposatzea, “aurkeztu den bakarra, María Chivite (PSN), beharrezko babesen bila ari baita”.

 

Hala adierazi du komunikabideen aurrean, eta inbestidura-prozesua bultzatzeko uztaila gaitzeko akordioa azaldu du, izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzarako hautagaitzak proposatzeko epea 15 egun baliodun luzatzea onetsi da.

 

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik (maiatzaren 28a) hiru hilabete igaro ondoren ez bada hautagairik aurkeztu edo aurkeztu direnetatik ez bada inor hautatu, Parlamentua deuseztatuko da eta hauteskunde berriak deituko dira berehala.