Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Uztailak 3
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du larunbatean Iruñean jazotako erailketa gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian
Foru parlamentariek Nafarroako Parlamentuaren egoitzako sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, larunbatean Iruñean jazotako erailketa matxista gaitzesteko eta "berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoago baten eraikuntza" aldarrikatzeko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute Iruñean eraildako 47 urteko emakumea.
25 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.209 biktima izan dira.