Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Irailak 7

Nafarroako Parlamentuko 17 batzordeetatik 10 osatu dira gaur

Gainerako batzordeak ostiraletik asteartera bitartean abiaraziak izateko dauden honetan, PSNk lau batzorde-lehendakaritza lortu ditu, UPNk beste lau, eta Geroa Baik bi.

09:15etik aurrera ordu erdiro, XI. Legegintzaldi honetarako aurreikusten diren hamazazpi batzordeak eratzeari ekin zaio gaur.

 

Batzorde guztiek izaera arrunta dute; hots, Administrazioko departamentuetarako dauden hamahiru batzordeek gehi Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak, Erregelamendu Batzordeak, Eskarietako Batzordeak eta Foru Araubideko Batzordeak.

 

Gainera, Europako Gaietarako Ponentzia dago, zeinak eskumena baitauka subsidiariotasun-printzipioaren balizko urraketei buruzko bere jarrera agertzeko, Gorte Nagusiek helarazten dituzten Europar Batasunaren legegintza-proiektuei dagokienez. Gorteei irizpen arrazoitua bidaltzeko epea lau astekoa izanen da, gehienez.

 

Zehazki, batzorde hauek osatu dira, aipatzen diren hurrenkeran: Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Batzordea, Ekonomia eta Ogasun Batzordea, Hezkuntza Batzordea, Osasun Batzordea, Lurralde Kohesiorako Batzordea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea.

 

Horiek guztiak eratzeko saioek Legebiltzarreko Lehendakari Unai Hualde izan dute buru, eta idazkari lanetan aritu dira Mahaiko Lehen Idazkaria den Yolanda Ibáñez andrea eta Bigarren Idazkaria den Mikel Zabaleta jauna.

 

Aipatutako saioetan, batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek Mahai bat hautatu dute beren kideen artean, Lehendakari batek, Lehendakariorde batek eta Idazkari batek osatua.

 

Batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Kasuko organoko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.

 

Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena Lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa Lehendakariorde, eta boz kopuruan hirugarrena, Idazkari.

 

Parlamentuko Mahaiak adierazi duenari jarraikiz, aldez Eledunen Batzarraren aurretiazko adostasun loteslearekin eta bakoitzaren kopuruzko garrantziaren proportzioan, batzordeak 14 kidez osatuta egonen dira (UPN 4, PSN 3, EH Bildu 2, Geroa Bai 2, PPN 1, Contigo-Zurekin 1 eta Vox 1); hots, aurreko legegintzaldian baino bat gutxiagoz (talde bat gehiago izanda), talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek hautatuak.

 

Kasuko batzordearen barruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz beteko dituzte Erregelamenduak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei esleitzen dizkien funtzioak.

 

Batzordeek aztertuko dituzte Legebiltzarreko Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ondoren esleitzen dizkien gaiak, eta izapidetzen duten gai bakoitzari buruzko irizpen bat prestatuko dute kasua bada, hartutako erabakiak jasoko dituena, eta ondoren Parlamentuko Osoko Bilkurari igorriko zaizkio, Parlamentuko Mahaiaren bidez, lehendakariaren eta idazkariaren sinadurak jasota.

 

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN Batzordeko lehendakaria (3 boto zuri) Arantza Biurrun (PSN, 6 boto) izanen da; eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN, 5 boto) eta Kevin Lucero (PSN, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Marta Álvarez (bozeramailea), Félix Zapatero, Leticia San Martín (UPN), Ainhoa Unzu (b) (PSN), Adolfo Araiz (b), Irati Jiménez (EH Bildu), Blanca Regúlez (b), Pablo Azcona (Geroa Bai), Irene Royo (PP), Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO Batzordeko lehendakaria (3 boto zuri) Uxue Barkos (Geroa Bai, 6 boto) izanen da; eta Javier Trigo (UPN, 5 boto) eta Carlos Guzmán (Contigo-zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute María Jesús Valdemoros (b), Iñaki Iriarte, Miguel Bujanda (UPN), Inma Jurío (b), Javier Lecumberri, Ibai Crespo (PSN), Arantxa Izurdiaga (b), Eneka Maiz (EH Bildu), Mikel Asiain (b) (Geroa Bai), Irene Royo (PP) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO Batzordeko lehendakaria (3 boto zuri) Olga Chueca (PSN, 6 boto) izanen da; eta Iñaki Iriarte (UPN, 5 boto) eta Kevin Lucero (PSN, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Juan Luis Sánchez de Muniáin (b), Leticia San Martín, Ángel Ansa (UPN), Arantza Biurrun (b) (PSN), Irati Jiménez (b), Javier Arza (EH Bildu), María Solana (b), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Irene Royo (PP), José Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

EKONOMIA ETA OGASUN Batzordeko lehendakaria Isabel Aranburu (Geroa Bai, 3 boto) izanen da; eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN, 3 boto) eta Irene Royo (PPN, 3 boto) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren (hiruren arteko berdinketa hautagaien adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita). Beste bi hautagaiek, Adolfo Araizek (EH Bildu) eta Kevin Lucerok (PSN), bina boto lortu dituzte. Boto baliogabe bat egon da.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute María Jesús Valdemoros (b), Ángel Ansa, Cristina López (UPN), Ainhoa Unzu (b), Javier Lecumberri, Kevin Lucero (PSN), Laura Aznal (b), Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Asiain (b) (Geroa Bai), Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

HEZKUNTZA Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Javier Trigo (UPN, 6 boto) izanen da; eta Olga Chueca (PSN, 6 boto) eta Carlos Guzmán (Contigo Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Trigoren eta Chuecaren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Pedro González, Iñaki Iriarte, Raquel Garbayo (UPN), Inma Jurío (b), Carlos Mena (PSN), Eneka Maiz (b), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), María Solana (b), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Irene Royo (PP) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

OSASUN Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Pedro González (UPN, 6 boto) izanen da; eta Pablo Azcona (Geroa Bai, 6 boto) eta Kevin Lucero (PSN, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Gonzálezen eta Azconaren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Leticia San Martín (b), Cristina López, Raquel Garbayo (UPN), Maite Esporrín (b), Arantza Biurrun (PSN), Txomin González (b), Irati Jiménez (EH Bildu), Isabel Aranburu (b) (Geroa Bai), Irene Royo (PP), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

LURRALDE KOHESIORAKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri eta beste bat baliogabea) Maite Esporrín (PSN, 6 boto) izanen da; eta Pedro González (UPN, 5 boto) eta Mikel Zabaleta (EH Bildu, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

 

Gainera, Batzordea osatuko dute Yolanda Ibáñez (b), Juan Luis Sánchez de Muniáin, Miguel Bujanda (UPN), Javier Lecumberri (b), Inma Jurío (PSN), Adolfo Araiz (b) (EH Bildu), Pablo Azcona (b), Mikel Asiain (Geroa Bai), Irene Royo (PP), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Miguel Bujanda (UPN, 6 boto) izanen da; lehendakariordea María Solana (Geroa Bai, 6 boto) izanen da, eta Miguel Garrido (Contigo Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik), idazkaria. Bujandaren eta Solanaren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

 

Horiez gain, Batzordea osatuko dute María Jesús Valdemoros (b), Ana Elizalde, Ángel Ansa (UPN), Javier Lecumberri (b), Ainhoa Unzu, Ibai Crespo (PSN), Laura Aznal (b), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Mikel Asiain (b) (Geroa Bai), Irene Royo (PP) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Yolanda Ibáñez UPN, 6 boto) izanen da; lehendakariordea, Ainhoa Ibáñez (PSN, 6 boto); eta Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik), idazkaria. Ibáñezen eta Unzuren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

 

Horiez gain, batzordea osatuko dute Marta Álvarez (b), Leticia San Martín, Raquel Garbayo (UPN), Olga Chueca (b), Arantza Biurrun (PSN), Javier Arza (b), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Isabel Aranburu (b), Uxue Barkos (Geroa Bai), Irene Royo (PP) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Javier Lecumberri (PSN, 6 boto) izanen da; lehendakariordea, Iñaki Iriarte (UPN, 6 boto); eta idazkaria, Kevin Lucero (PSN, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik). Lecumberriren eta Iriarteren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

 

Horiez gain, batzordea osatuko dute María José Valdemoros (b), Ángel Ansa, Cristina López (UPN), Ibai Crespo (PSN), Arantxa Izurdiaga (b), Eneka Maiz (EH Bildu), María Solana (b), Mikel Asiain (Geroa Bai), Irene Royo (PP), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.

 

Iñaki Iriartek, Félix Zapaterok eta Javier Trigok ordeztu dute gaur Cristina López (UPN) Ekonomia eta Ogasun Batzordearen, Foru Araubideko Batzordearen eta Osasun Batzordearen eraketarako saioetan.

 

Bihar beste hiru batzorde eratuko dira, eta asteartean, gainerako laurak

 

Bihartik (ostirala, hilak 8) asteartera bitartean (hilak 12) gainerako 7 batzordeak eratuko dira (Europako Gaietarako Ponentziaz gain), ordutegi honen arabera:

 

Ostirala, irailak 8

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea, 09:15ean.

Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea, 10:15ean.

Foro Araubideko Batzordea, 10:45ean.

 

Asteartea, irailak 12

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea, 09:15ean.

Eskarietako Batzordea, 09:45ean.

Europako Gaietarako Ponentzia, 10:15ean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea, 10:45ean.

Erregelamendu Batzordea, 11:15ean.