Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Irailak 14

Unai Hualdek María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariari bisita egin dio

Topaketa Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bilera errondaren baitan gauzatu da

María Chivite, Nafarroako Lehendakarariak, gaur goizean berriki Nafarroako Parlamentuko Lehendakari hautatutako Unai Hualderi harrera egin dio Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Topaketa Hualdek Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bileren errondaren baitan gauzatu da. 

 

Bi erakundetako ordezkariek gaurkotasun politikoa aztertzeko aukera izan dute eta Gobernuaren eta Legebiltzarraren arteko elkarlan harremanaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, aurreko legegintzaldian Gobernuaren kontrol sakon eta eraginkorrarekin frogatu zen bezala.