Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legea aldatzen duen Legea
Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko urriaren 19an
Parlamentuaren osoko bilkurak Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legearen aldaketa onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin.
PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek sustatu duten legearen helburua Nafarroako Estatistika Institutua, orain arte Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuari atxikita dagoena,
PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin elkarteak bultzatutako Legearen helburua Nafarroako Estatistika Institutuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekiko duen atxikipena indargabetzea da. Izan ere, lotura horrek zentzua galdu duela irizten da, estatistika zeharkakoa delako eta sektore-eremu guztiei eragiten dielako, Nafarroako Estatistika Planean islatzen den bezala.
Ildo horretan, gaineratzen da “funtsezkoa” dela administrazioek beren burua antolatu ahal izatea zerbitzuak nahiz politika publikoak unean uneko egoeraren arabera ahal bezain ongi emateko. Hori dela eta, 30. artikuluko 3. apartatua indargabetzen da eta xedapen gehigarri bakarra gehitzen da, organo hori egokien jotzen den departamentuari esleitzeko aukera zabalik uzten duena, une honetan Lehendakaritzakoari.
Zehazki, Estatistikari buruzko Foru Legeak, 2021eko apirilean aldatu zenak, Nafarroan estatistika lana arautzen duen lege esparrua ezarri zuen, foru erkidegoko errealitate sozial, ekonomiko eta demografikoari buruz behar adina informazio fidagarri eta alderagarri edukitzeko helburuarekin eta, beraz, politika publikoen diagnostiko, ebaluazio eta plangintzak era “eraginkorragoan” egiteko helburuarekin.
Nafarroako Estatistika Institutua (Nastat) Foru Komunitatearentzat interesekoa den estatistika-jarduera publikoa zuzentzeaz, koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den erakunde publiko ofiziala da. Estatistika ofiziala Nafarroako Estatistika Planean eta urteko programetan jasotzen da.
Irakurketa bakarrean onartuta, Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea NAOn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Erregelamendu berriaren 179.4 artikuluarekin bat eginez, lege-proposamenen irakurketa bakarreko izapidetzea onartzeko edo ez onartzeko bozketa ekimena eztabaidatu ondoren egiten da. Tramitazioa bide horretatik ez onesteak ekimena ezestea dakar.
Lege-proiektuen kasuan (179.3), ez dago aldaketarik. Hasteko, tramitazioa irakurketa bakarrean egin ala ez bozkatu behar da. Irakurketa bakarreko izapidetzea ez onesteak berarekin ekarriko du foru-lege proiektua prozedura arruntari jarraikiz izapidetzea.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru lege proposamena (18. NPAO, 2023-10-16koa)
Archivos adjuntos